Imanol Iraola garaile Soreluce Koop. Sarian

Irati Goitia 2012ko otsailaren 25a

Gazte mailako 129 txirrindulari elkartu dira gaur arratsaldean Osintxun, denboraldiko lehen lasterketarako: Soraluce Koop. Saria.

Negua luze egin zaie txirrindulari gazteei, antza. Izan ere, lehiarako gogotsu irten dira lehen unetik. Hasiera-hasieratik jarri dute erritmo bizia eta uneoro izan dira ihesaldiak. Horietako protagonista talde guztietako txirrindulariak, baita geureetakoak ere. Hala, esaterako, Sumofic-Igartua taldeko Etxabe anaia bikiak saiatu dira ihes egiten, baita Dorletako Amako Jon Ander Kortabarria lehen itzulian eta Asier Uroz bigarrenean. Gainerakoek baina, azkar harrapatu dituzte.

Elgoibarrerako bidean

Azken itzulian, Osintxuko helmugara iritsi aurretik, Elgoibarretik egin dute buelta eta hor erabaki da lasterketa. Tropela zatitu egin da eta bi lasterkari gelditu ziren aurretik: Imanol Iraola irabazlea eta Vincent Loustau bigarren egin zuena. Horien atzetik, oso gertu, beste taldetxo bat egin da, baina ezin izan dituzte aurretik zihoazen biak harrapatu. Hamarreko talde horretan zihoan Caja Ruraleko Iker Azkaratek egin du ahalegina, baina hirugarren iritsi da Osintxun kokatutako helmugara. Bere aurretik iritsitako Iraolak eta Loustauk esprint polita jokatu dute eta Andoaingo taldekoa gehiago izan da. Iraolak lasterketaren amaieran adierazi digu "gogorra eta azkarra" izan dela.

Taldeka onena Caja Rural izan da; nesketan Dorleta Eskarmendi eta herriko onena Sumofic-Igartuako Julen Irizar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak