Autobus txiki batek eta auto batek elkar jo dute

Irati Goitia 2012ko otsailaren 25a

Istripua izan da San Prudentzio inguruan Bergaratik Arrasaterako noranzkoan. Autobus txiki batek eta auto batek elkar jo dute. Autobusean Oñatiko saskibaloi taldeko mutilak zihoazen eta Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, kolpeak dituzte, baina ezer larririk ez. Autoan zihoanaren egoera, berriz, larriagoa dela azaldu dute buruan kolpe bat jasan du-eta. Suhiltzaileak istripua gertatu den tokira bertaratu behar izan dira eta autoa guztiz ireki behar izan dute gidaria bertatik ateratzeko; dagoeneko eraman dute anbulantzian. Gazteak berriz, tokain bertan artatu dituzte. Autobus gidariaren konpainiako zuzendariak azaldu du "autoa autobusaren erreira sartu da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak