Guztira, hamar diru laguntza mota dira:
- Euskarazko aldizkako argitalpenak.
- Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak.
- Euskarazko ikus-entzunezko proiektuak.
- Euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako produktuak ekoiztu eta hedatzeko proiektuak.
- Euskarazko liburuak hedatu, merkaturatu eta banatzeko ekintzak.
- Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak.
- Itzulpen praktikak egiteko bekak.
- Alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera planak eta ikerketa proiektuak.
- Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak.
- Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak.
Diru laguntza hauen helburu orokorrak era honetan laburtu ditu Euskarako zuzendari nagusi Zigor Etxeburuak, Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren berri hedabideen aurrean ematerakoan:
- Lan mundua euskalduntzeko, enpresa eta entitateen euskara planak bultzatzea.
- Euskal kulturgintzaren industriari eta tokiko euskarazko hedabideei laguntzea.
- Udalei baliabide gehiago ematea, hizkuntza politika eraginkor bat egin dezaten.
Diru laguntzak eska daitezke, oro har, 2012ko martxoaren 6ra arte, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.