Aldundiak 788.000 euro ipiniko ditu gizarte ekimenei laguntzeko

Leire Kortabarria 2012ko otsailaren 21a

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten 787.453 euro bideratuko ditu gizarte ekimeneko laguntzetarako, haurtzaro, osasun, desgaitasun eta mendekotasun arazoak gainditzeko lanean ari diren irabazi asmorik gabeko erakundeak
diruz laguntzeko.

Diputatuen Kontseiluak gaur onartu du laguntza hauen deialdia eta hau jasotzeko interesa duten elkarteek hilabeteko epea izango dute laguntzak eskatzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Laguntza hauek babesik gabeko haurtzaro eta gazteria arazo sozialei arreta egin eta gainditzeko zein desgaitasun eta adinduentzako arreta sozial edo soziosanitarioa emateko programak garatzen laguntzeko ematen dira.

Diru laguntza hauek helburu hauetarako erabil daitezke:

  • Erakunde eskatzaileen elkartze mugimenduak eragindako kostuak finantzatzeko.
  • Programa bereziak indarrean jarri, ezgaituen, babesik gabe dauden haur eta gazteen eta adinekoen egoera hobetu eta gizarteratzea helburu dutenetarako bereziki.
  • Boluntarioen sustapenean eta prestakuntzan eragina duten programetarako, Gizarte Politikarako Departamentuaren eskumenen barruan.

2011. urtean, guztira 135 entitatek 318 programa edo diru laguntza eskaera aurkeztu zituzten eta hauetako 101ek laguntza jaso zuten, eskatzen diren betebeharrak beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak