Arrasate
- 14:30: Herri eskolakoen mozorro jaia. Iturripen, 6 eta 12 urte artekoak; Bedoñaben eta Musakolan, txikiak.
- 16:30: Mozorro desfilea, Herriko plazan.
- 17:00: Potxin eta Patxin pailazoak Ohitura onak lanarekin, Amaia antzokian.
- 17:30: Samasiku Txarangaren animazioa, Herriko plazan.
- 19:00: Arrasate Musikaleko banda eta balletaren kalejira.
- 20:00: Herriko plazan, Lisker taldearekin dantzaldia.
- 22:30: Herriko plazan, Lisker taldearekin dantzaldia.
- 23:30: Sardinaren hileta. Segizioak erdialdeko kaleak ibili ondoren Herriko plazan bukatuko du desfilea.
Bergara
- 15:00: San Martin Herri eskolaren desfilea. Aurtengo gaia Jasangarritasuna izango da. Haur Hezkuntzakoek Baserria gaiari eutsi diote mozorroa bertako produktuetan gauzatuz. Lehen Hezkuntzakoek: Birziklapenaren onurak, Desagertzeko zorian dauden animaliak, Natura zainduz gozatu eta Garraio Publikoak erabil ditzagun gaiaren gainean mozorrotuko dira. Hauxe izango da ibilbidera: San Martin Agirre eskolako patioa, Matxiategi, Migel Altuna, Irala kalea, Barrenkalea eta San Martin Plaza.
- 16:15-19:15: Karaoketa eta DJ festa San Martin plazan.
- 16:30: Musika Eskolako gazteen bandaren kalejira. Ibilbidea: Musika Eskola, San Pedro kalea, Mizpirualde egoitza, Ariznoa plaza, Artekale, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri plaza, Herri Lagunak, Domingo Irala kalea, Simon Arrieta plaza, Barrenkale, San Martin plaza, Musika Eskola.
- 19:00: Debagoieneko X. Jardunaldi Gastronomikoak. Pintxo dastaketa Munibe Plazan.
- 19:30: Les enfants kale animazioa San Martin Plazan.
Oñati
- 10:30: Elkar Hezi ikastetxean, Mari Domingiren irudia ezagutzeko antolatu dituzte Aratusteak. 10:30ean ikastetxetik irtengo dira Haur eta Lehen Hezkuntzakoak Santa Marina plazara. Han bat egingo dute DBHkoekin eta kalejira egingo dute. Bestalde, Batxilergokoen mozorro lehiaketa antolatu dute. Goizean zehar mozorro onenak aukeratuko dituzte.
- 11:00: Errekalde Herri Eskolan Euskal jaiak ospatuko dituzte eskolako jolaslekuan. Adinka mozorrotuko dira eta maila bakoitzean euskal jai bat irudikatuko dute: Marijaia eta Zeledon; Joaldunak; San Ferminak; Arrantzaleak; Corpus jaiak; Sanjuanak; Donostiako Estropadak, eta Arrasateko Maritxu Kajoi irudikatuko dituzte.
- 16:30: Gramola ikuskizuna umeendako, kiroldegian.
- 18:00: Txokolate-jan solidarioa plazan.
- 18:30: Txorimaloak.
- 19:00: Disko festa plaza.
Aretxabaleta
Aratuste-martitzena umeendako jai-eguna izango da. 2 eta 12 urte arteko neska-mutikoak, 500 inguru, herriko plazan elkartuko dira goiz partean.
- 11:00: Kalejira Ustekabe txarangarekin.
- 16:00: Dantza Ustekabe txarangarekin plazan.
- 17:30: Buruhandien kalejira txarangarekin batera.
- 20:00: Txin-en hileta. Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko Plazaraino. Bertaratzen diren herritarrei lutoz jantzita joatea eta kandela eskuan eramatea gomendatzen zaie.
Eskoriatza
- 10:30: Umeen jaialdia plazan. Ondoren: Txistor jana.
- 17:15: Kukumarroak.
- 18:00: Mikel Egiluz DJa, plazan.
Antzuola
- Aratuste ospakizuna: merienda, mozorro lehiaketa eta kina. Jubilatu elkartean.