Iaz 312 milioiko iruzur fiskala egon zen

Leire Kortabarria 2012ko otsailaren 20a

Foru Ogasunak 312 milioi euroko iruzur fiskala antzeman du 2011ko zerga-bilketan, 2010ean baino %1,6 gutxiago. Hala esan du Helena Franco Ogasun diputatuak Ogasun eta Finantza Batzordean, gaur, Batzar Nagusietan.

Foru Aldundiaren esanetan, diru gutxiago batu izana izan daiteke iruzur txikiagoaren arrazoia.

Francok honako datuak eman ditu: 312 milioi horietatik, 102,5 PFEZari dagozkio; 2010etik, %39,4 handitu da datua. Beste 92,5 milioi Sozietateen Zergari dagozkio, eta 110, BEZari. Bestalde, 2010-2011 aldian 114.400 esku-hartze egin ditu Foru Aldundiak, aurreko aldian baino %9,6 gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak