Eko3r enpresak emandako datuak dira horiek; hain justu, zerbitzu hori eskaintzeaz arduratzen den enpresa. Horrekin batera, gaineratu nahi izan dute herri hauetako makina gehienak Antzuola, Elgeta eta Leintz Gatzaga bezalako herri txikietako edukiontziak abendutik dagoela olioa jaso barik, eta horietako bakoitzean 140 eta 150 litro artean egongo direla gaur egun.
Debagoienean, guztira, etxean erabilitako landare-olioa batzeko 32 edukiontzi daude: hamaikan Arrasaten banatuta daude; zazpi, Bergaran, bost, Oñatin; hiruna, Aretxabaletan eta Eskoriatzan; eta bana, Elgetan, Antzuolan eta Leintz Gatzagan. Guztietatik, olio gehien jaso dituena Bergarako Ibargarai kalean dagoena da: 3.746 litro batu dituzte han.
Herri txikietan gehiago
Eko3r enpresako Eñaut Ruiz de Eginok pozik dago jasotako kopuruarekin; datuak positiboak direla eta horren harira, nabarmendu du biztanle bakoitzeko litro pasatxo jaso izan dela. Horrekin batera, gaineratu du biztanle gutxiago dituzten herrietan olio gehiago jasotzen dela. Honakoa esan du: "herri txikietan gehiago birziklatzeko joera dago; kontzientziazio kontua da hori".
Debagoieneko Maniomunitatean ere pozik daude zerbitzuarekin. Jasotako olio kopuruarekin pozik daudela eta zerbitzua modu egokian funtzionatzen duela aipatu dute; lehengo puntu berde mugikorrarekin alderatuta, orain gehiago jasotzen dela diote.
Datuak herrika:
- Antzuola: 2.292
- Aretxabaleta: 6.748
- Arrasate: 19.292
- Bergara: 14.266
- Elgeta: 1.014
- Eskoriatza: 4.259
- Leintz Gatzaga: 79
- Oñati: 12.625
- Guztira: 60.575