De Dietrich etxetresnak Txinan salduko ditu Fagorrek

Leire Kortabarria 2012ko otsailaren 20a

De Dietrich markako etxetresnak Txinan salduko dituzte Fagor Group-ek eta Robam enpresa txinatarrak. Horretarako hitzarmena egin berri dute.

Robam enpresa egosketan dago espezializatuta. Enpresa familiarra da eta Hangzhou-n dago, Shanghaitik gertuan. Merkatuko segmentu ertainetan dihardu, eta 120 milioi euroko salmentak egiten ditu. 58 salmenta-bulego, 1.500 salmenta-leku esklusibo, 5.000 salmenta-leku eta salmenta-osteko zerbitzua emateko 2.000 bulego ditu. Fagor Group-ekin egin duen hitzarmenaren ondotik, ahokadurako merkatuko goi-segmentuaren %50a lortu nahi du.

Fagor Group-ek hartuko ditu erabaki garrantzitsuenak, ordezkari kopuru handiena duelako aliantza berrian. Robam-ek bere esperientzia, merkatu-sare handia eta bezeroari arreta zerbitzua ematen ditu.

Fagor Group-en apustu estrategikoa da datozen urteotan gehien haziko diren merkatuetan egotea. Bestalde, hitzarmen horrekin, Txinan bere burua zabaltzen du. Izan ere, Fagorren esanetan, Europatik inportatutako goi-mailako etxetresna elektrikoen merkatua gero eta handiagoa da Txinan. "De Dietrich markak ematen dituen bikaintasun, dotoretasun eta abangoardia balioek oso harrera ona izango dute", Fagor Groupen iritziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak