Sindikatuok deitutako protesta lan eta negoziazio kolektiboaren erreformaren kontrakoa da. Joan den astean Estatuko gobernuak onartutako erreformen kontra, hain justu. Era berean, Euskal Herriko giza eta lan eskubideak defendatu gura dituzte.
Gaur, 11:00etan erregistratuko dute martxoaren 29rako greba orokorrerako deialdia ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta EHNE sindikatuetako ordezkariek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan. Eta ordu berean gauza bera egingo dute Iruñeko Lan Sailean.
Sindikatuok deitutako protesta lan eta negoziazio kolektiboaren erreformaren kontrakoa da. Joan den astean Estatuko gobernuak onartutako erreformen kontra, hain justu. Era berean, Euskal Herriko giza eta lan eskubideak defendatu gura dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.