Bixente Pagoaga hil da

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 16a

Bixente Pagoaga Gallastegi hil da, gaur, 65 urte zituela, gaixotasun luze baten ostean. Gasteizen hil da. Txagorritxo ospitalean zegoen ingresatuta. Aretxabaletako Mitarte-Garai baserrian bizi zen azkenaldian, baserri turismorako egokituta. Izatez, arrasatearra, Aranguren baserrikoa. Goienaren kolaboratzaile izan zen urteetan. Besteak beste, eguraldi gizona. Asteburuko eguraldi iragarpena egiten zuen, betiere, ukitu pertsonal eta bereziarekin, umorez; eguraldia, ohiturak, esaerak, jaiak eta sasoian sasoiko kontuak uztartuz.

Azkeneko Santamasetan, Arrasateko artzainak omendu zituzten eta omenduen artean zen Bixente Pagoaga, nahiz eta omenaldi ekitaldian, bertan, ezin izan zuen egon. Haren emazte, Mariasun Zaloñak, Aretxabaletako Arientzakoa berau, hartu zuen aitorpena senarraren izenean.

Bi alaba eta seme baten aita zen Pagoaga. Haren hileta elizkizunak, bihar, egubakoitza, Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian izango dira, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak