Gipuzkoako Ogasunak 2.612 milioi bueltatu beharko dizkio Eusko Jaurlaritzari; Bizkaikoak, 3.975, eta Arabakoak, 1.328.
Hiru ogasunek 11.480 milioi euro batu dituzte. Euskal Finantzen Kontseiluko kideek esan dute kopuru hori ez dela pozik egoteko modukoa. Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan duenez, lehenengo diru-sarrera aurreikuspena 2010eko urrian egin zen, hortik desfasea; momentu horretan, "krisitik irteerako eszenatoki makroekonomikoa zegoen, baina gero zailtzen joan zen hori, Europako egoera dela-eta, neurri handi baten", esan zuen Agirrek. Beste zailtasun batzuk izan dira Rover afera eta kupoaren likidazioa: "Gauza asko batu dira, eta denak txarrak", esan zuen sailburuak. Bestalde, euskal ogasunek 550 milioi euroko atzerapenak onartu zizkieten zergadunei 2011n.
Euskal Finantzen Kontseilua Lakuan batzartu zen. Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburua; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Javier de Andres, Jose Luis Bilbao eta Martin Garitano, hurrenez hurren; eta Eudeleko presidentea, Ibone Bengoetxea, izan ziren batzarkideak.