Joan zen astean Mondragon Unibertsitateko lau falkultateen arteko kirol txapelketa jokatu zen. Eguraldia, baina, ez zuten lagun izan eta hainbat partidu bertan behera gelditu behar izan ziren elurraren ondorioz.
Gaur ere eguraldi txarra dugu, baina Euskal Autonomia Erkidegoko kirol txapelketa ez da bertan behera gelditu. Hala, MU, EHU eta Deustuko ikasleak, gogor aritu dira elkarren aurka.
Hiru urtean behin antolatzen da txapelketa hau gurean, izan ere, urtero unibertsitate batek du berau antolatzeko ardura.
Espainiako txapelketarako fasea
Lehenik unibertsitate bakoitzean egin zituzten txapelketak, gaur Arrasatera lehiatzera nor etorriko zen erabakitzeko. Gaurkoa berriz, Espainiako txapelketarako sailkapen fasea da, eta, beraz, garaileek Espainiako txapelketan jokatuko dute.
Eguerdiko 12:00etan egin da sari-banaketa, eta Patxi Mutiloa Eusko Jaurlaritzako kiroletako zuzendariak eta MUko ordezkariek, tartean, Josu Zabalak, eman dituzte garaikurrak.