LABek mobilizazio gehiago iragartzen ditu

Leire Kortabarria 2012ko otsailaren 14a

Debagoieneko eta Debabarreneko LABeko delegatuek erreforma eta negoziazio kolektiboaren Eskualdeko Batzarra egin zuten egubakoitzean, Eibarren. Batzarrean, sindikatuko estrategia eta aurrera begirako helburuak konpartitu zituen LABek delegatuekin.

Untzaga plazan mobilizazioa egin zuten bukaeran, eta mobilizazio gehiago iragarri zituzten, "Madrilgo gobernutik inposatu nahi dizkiguten neurri eta erasoei erantzuteko", euren hitzetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak