Kutxabank Adinekoak 2012 deitzen da programa, eta Kutxabanken bezeroendako dira. Apiriletik urrira bitartean egiteko bidaiak dira.
Norako guztiak, ezaugarriak, datak eta prezioak kontsultatu ahal izango dira interesatu guztien eskura dagoen katalogo batean Kutxabankeko bulego guztietan, eta BBK, Kutxa eta Vitalen web orrietan. Kontratazioak martxoaren 6tik aurrera egin ahal izango dira dagozkien Web-en bidez eta Kutxabankeko sare komertzialeko bulego guztietan.