09:30etik 17:30ak artean ideia mordoxka pilatuko da Garaiako Mondragon Unibertsitatearen 11. eraikinean, guztiak ere, etorkizuneko kirolean aplikatzeko proposamenak.
Kimu Berri egitasmoak bultzatutako ekimena da gaurkoa. “Gazteen arteko ekintzailetasuna sustatzeko programa bat da, eta horretarako gaur egun gazteria mugitzen dituzten gai eta teknologiak lantzen ditu, kirola eta aisia esaterako (kirol materiala, aisialdi zerbitzu berriak, teknologia digitala…).
Kimu Berri programa Mondragon Unibertsitateak, Debagoieneko Mankomunitateak, ISEAk, Athlon eta Saiolanek osatzen dute.