Euskal Herrian, DigiPen Teknologia Institutua dago, Zierbenan; bertako arduradun bat, Aitziber Azkondo, debagoiendarra da. Horrez gain, aurten bi ikasle debagoiendar ditu: Jon Sanchez eta Markel Madina.
Hezkuntza aldetik ere, bideo-jokoak gero eta hobeto baloratuta daude, eta pedagogo askok tresna ezin hobetzat dituzte umeak abilezietan eta baloreetan hezteko. Aurten, HUHEZIk bideo-jokoen eta hezkuntzaren arteko harremanari eskainiko dizkio bere Komunikaldiak.
Horretaz guztiaz erreportaje zabala izango da biharko Goiena paperean.