Kateak Kurtzetan eta gainerako portuetan kontu handiz

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 8a

Elur ekaitza, apurka-apurka, baretzen joan da eta arratsalde-iluntzean gutxi egin du, elur kizia. Hotza egiten jarraitzen du, ordea, eta Euskalmetek aditzera eman du alerta laranjarekin segituko dugula hurrengo orduetan, izotzarengatik, batik bat. Zero azpiko tenperatutak izan ditugu egun osoan eta gaua gorria izango da. Errepideak egoera hobean daude, halere. 20:00etan, Kurtzetan bakarrik behar ziren kateak. Ibarreko gainerako portu guztiak zabalik daude, baina arreta handiarekin gidatu behar da. Izan ere, Aretxabaletan, esaterako, bi zauritu izan dira auto itsripuan goizean.

Aretxabaletatik Arrasaterako bidea gaur goizez

Arratsaldeko 14:00etan hauxe da errepideen egoera Debagoienean (Iturria: Herrizaingo saila):

  • Kurtzeta: Kateak behar dira.
  • Arantzazu: Kontu handiz.
  • Arlaban: Kontu handiz.
  • Deskarga: Kontu handiz.
  • Elgeta: Kontu handiz.
  • Elosu: Kontu handiz.
  • Leintz Gatzaga: Kontu handiz.
  • Kanpanzar: Kontu handiz.
  • AP-1 (Eskoriatzatik Gasteizerantz): Kontu handiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak