Tolosan jaio zen Patricia Gantzarain orain dela 41 urte. ESTE (Deustu) unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen. BBVA, Euskaltel eta Vodafonen, beste enpresa batzuen artean, marketin ardurak bete izan ditu.
Fagorrek ezagutza hori baloratu du: "Telekomunikazioetan eta bankan duen esperientziak balio erantsi handia eta kontsumitzailearenganako gertutasuna ekarriko dizkiote enpresari. Hori oso kontuan hartu beharrekoa da, komunikazio kanal eta bideetan zein kontsumitzaileen ohituretan etengabeko aldaketengatik".
Gantzarainek Jose Ramon Lopez de Munain ordezkatzen du karguan. Lopez de Munainek "ibilbide luzea" izan du Fagor Etxetresnetan, eta 2009a ezkero zen Marketin zuzendaria. Kargu hori "bikain" egin du, Fagor Etxetresnen hitzetan.
Zuzendari berriak "ilusio handiarekin eta ardura gorenarekin" hartu du bere kargua.