Hego Euskal Herrian 111 lan elkartuko kooperatiba sortu ziren

Leire Kortabarria 2012ko otsailaren 7a

Hego Euskal Herrian 111 lan elkartuko kooperatiba sortu ziren iazko urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte. Gehienak Gipuzkoan sortu ziren: 46, hain zuzen ere. Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak batutako datuak dira.

Gipuzkoaren atzetik, Bizkaian sortu ziren lan elkartuko kooperatiba gehien: 39 izan ziren. Gero, Araban (17) eta Nafarroan (9).

Lan elkartuko kooperatibak industria, zerbitzu eta eraikuntza sektoreetakoak dira.

Erkidek, Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioak jakinarazi ditu datu horiek. Espainiako erkidego guztietakoak eman ditu, eta nabarmendu du "Euskadi, 102 lan elkartuko kooperatiba berrirekin, liderra" dela, "Andaluzia, 86 kooperatibarekin, eta Murtzia, 68rekin, jarraian datozela", esan du Erkidek.

Urte gehienetan, EAEn eratzen dira kooperatiba gehien; azken urteotan, inoiz Murtziako erkidegoan bakarrik sortu izan dira gehiago.

Erkide pozik agertu da iazko kopuruarekin: "Enpresa kooperatiboaren ereduak euskal ekintzaile berriendako zein erakargarria den erakusten du", baloratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak