Santa Ageda bezpera Debagoienean: hotzaren eta elurraren aurrean, "kanta nahi dugu gogoz"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko otsailaren 5a

Santa Ageda bezperak hamaika irudi utzi zituen atzo Debagoienean. Herri bakoitzeko ohituretatik haratago, kantuan eta eskean irten ziren guztiek hotzaren aurrean eztarriak berotzeko borondate irmoa erakutsi zuten, baserri inguruak eta herrietako kaleak alaituz. Aretxabaleta eta Eskoriatzan, ohitura denez, kintoak aritu ziren kantuan, dantzan eta eskean. Aje galantarekin eta eztarriak urratuta esnatuko ziren gehienak gaur...

Santa Agedako ospakizunak asteburuan utzi dituen irudi ikusgarrienak eta hainbat inkesta bihar, asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak