Egunotan egindako elurrarekin gaur, zapatua, hasi dira gozatzen asko eta asko. Jai eguna izanda, elurrarekin gozatzeko aprobetxatu dute.
Mendateen egoera
Kurtzetako mendatea, Aramaio eta Legutio artean, itxi egin dute kamioi eta ibilgailu artikulatuentzat (12:10). Autoentzat irekita dago, baina kontu handiz gidatzea gomendatzen da. Gainontzeko mendateak zabalik daude.
Errepideak garbi
Inguruko errepideetan, momentuz, ez dago arazorik. Hala ere, arretaz gidatzea komeni da.
Autobus zerbitzurik ez Arantzazurako
Pesak bertan behera utzi du Oñati eta Arantzazu arteko biharko (domekako) autobus zerbitzua.