Argazkiko itxura zuen gaur goizean Oñatiko Azkoagain futbol zelaiak. Gure taldeen partiduak bertan behera geratu dira, besteak beste ohorezko erregional mailako lauenak. Aloña, Aretxabaleta eta Mondra etxean ziren jokatzekoak, eta Bergara Urolaren zelaian, baina ez dute jokatuko. Oñatin Herriko Futbol Txapelketako jardunaldia ere bertan behera geratu da. Oraindik ez dute jakinarazi domeka arratsaldeko Mondrako nesken Bigarren Mailako partiduarekin zer gertatuko den.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.