Gauean ateri egon eta gero goizean hasi du berriro elurra, eta horixe iragarri dute datozen orduetarako. Dena dela, ez da prezipitazio asko espero. Arratsaldean ipar haizeak atzera egingo omen du, baina 300 metroan jarraituko du elur mailak. Errepideak garbi daude oraingoz, baina izotza egon daiteke han-hemenka eta gogoan izan elurrak une batetik bestera aldarazi dezakeela egoera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.