Ehizan egitea debekatu egin dute

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 3a

Atzoko elurtea eta ondorengo izoztea direla-eta, erabat ezinezkoa izango da ehizan egitea gaur egun osoan. Hala aditzera eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Halako egunetan abian jartzen duten protokoloa ezarri dutela esan du Jon Uriguen Berrikuntza , Turismo eta Nekazaritza diputatuak. Eguraldiak hobetzen ez duen bitartean, ondorengo egunotan ere, erabat ezinezkoa izango da edozein motatako ehiza egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak