Elurtea dela-eta Mondrak aditzera eman du bertan behera utziko dituztela asteburuan Mojategin jokatu beharreko norgehiagokak. Arrasateko taldea izan da erabakiaren berri ematen lehena, baina baliteke Debagoieneko gainontzeko futbol taldeek ere berdin jokatzea, astebururako elur gehiago iragarri dutelako. Ikusteko dago, baita ere, kantxa barruan jokatzen diren kirol jarduerekin zer gertatuko den. Bestalde, Eskola Kiroleko hitzordu guztiak ere bertan behera geratu dira. Joango gara zehazten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.