Baionako Lizeokoak gurean

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 3a

Arizmendi ikastolak eta Baionako Lizeoak lehen trukea egin dute oraingo egunetan. Baionarrak gurera etorri dira eta hemendik hara joango dira hurrengo. Eguraldiak, halere, ez die laga aurreikusita zituzten ekimen guztiak burutzen. Baina egin dituzte batzuk. Esaterako, eguenean, Goienan izan ziren, bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten Arrasateko egoitza. Erredakzioa, telebistako platoa eta abar, eta Magazinea-n parte hartu zuten.

Atzo, eguena, iritsi ziren Arrastera, 25 bat lagun, ikasle gaztetxoak, eta gaztetxean eta gaztelekuan egon ziren. Alde zaharretik ibilalditxoa ere egin zuten. AED, Txatxilipurdi, Ekin… ezagutzeko aukera izan zuten. Haien asmoa zen Galartzan lo egitea, baina eguraldiagatik, Ferixalekuko gimnasioan egin behar izan dute lo eta Arantzazura aurreikusita zuten bisita ere bertan behera laga behar izan dute.

Elurteak gogor jotzen zuenean argazkia atera ere egin zuten.

Aurreikusitakoa baino egonaldi laburragoa izan da, elurte eta izoztegatik, baina primeran igaro dute, bai Lizeoko, zein Arizmendiko ikasle eta irakasleek. Ekimen aberasgarria izan dela diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak