Urtarrileko langabezia datua 2009ko urtarrilaz geroztiko txarrena dela esan zuen atzo Eduardo Zubiaurre Adegiko presidenteak.
Jarraitu zuen esaten 2012an egoera "oso beltza" izango dela eta ziurtzat jo du Gipuzkoa "atzeraldian sartuko" dela, EAE osoa bezala; baita Espainia eta Euro guneko herrialdeak, esan du Adegik. Horren aurrean, administrazioen, enpresaburuen, sindikatuen eta alderdi politikoen "inplikazioa" eskatu du krisiari aurre egiteko. "Batera boga egin edo batera hondoratuko gara", esan zuen Zubiaurrek.
Gipuzkoan enpresak ixtea eta 1.300 lanpostu suntsitzea Adegik krisialdiko bost urtean eman dituen datu txarrenak dira.
Zubiaurrek Foru Aldundiak "jarduera ekonomikoari laguntzeko egin duen ekarpen eskasa" kritikatu zuen. Besteak beeste, aurrekontuak kritikatu zituen, eta "oraingo egoera larria" gainditzeko "neurri gutxiez" eta Foru Aldundiarekiko harreman ezaz atsekabetuta azaldu zen.