Gora-beherak hainbat autobus lineatan

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko otsailaren 3a

Izotzak eta elurrak eraginda, autobus linea batzuetan gora-beherak egon direla jakinarazi berri dute Pesa autobus konpainiatik.

  • Eibar-Soraluze-Bergara-Aretxabaleta-Eskoraitza-Gasteiz linea (eta alderantziz): autobusak Eskoriatzatik autopistaz joango dira eta ondorioz, autobusa ez da pasako ez Arlabandik ezta Leintz Gatzagatik ere.
  • Bergara-Arrasate- Aretxabaleta-Eskoriatza-Leintz Gatzaga linea (eta alderantziz): Zerbitzua Eskoriatzan hasi eta bukatuko du zerbitzua.
  • Donostia-Tolosa-Beasain-Zumarraga-Bergara-Elgeta-Durango-Bilbao linea (eta alderantziz): Kanpanzartik izango da zerbitzua. Bergara-Elgeta tartea kendu egin dute joan zein etorrirako.
  • Eibar-Iruñea linea: Ataunetik zein Ataunera zerbitzua Etxegaratetik izango da. Antzuolan geldialdia Antiguan egingo da.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak