Eta egoera horren aurrean, Mondragon Unibertsitateak bertan behera utzi ditu gaurko eskolak Oñatiko, Arrasateko eta Eskoriatzako fakultateetan, eta eskola kirolari dagozkion jarduera guztiak ere bertan behera geratu dira.
Atzoko elurtearen ostean, izotza iritsi da bart gauean gurera, eta goizean nabaria izan da tenperatura jaitsiera. Hala ere, zorionez, momentuz Debagoieneko errepide nagusiak garbi daude eta ez da istripurik gertatu; hori bai, Leintz-Gatzaga eta Kurtzetako mendateak itxita daude. Gainera, Euskalmetek negu gorriko tenperaturak iragarri ditu datozen orduotarako, beraz, baliteke egoerak okerrera egitea egunak aurrera egin ahala.
Eta egoera horren aurrean, Mondragon Unibertsitateak bertan behera utzi ditu gaurko eskolak Oñatiko, Arrasateko eta Eskoriatzako fakultateetan, eta eskola kirolari dagozkion jarduera guztiak ere bertan behera geratu dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.