3.287 langaberekin hasi dugu urtea Debagoienean

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko otsailaren 2a

Arrasatek, Bergarak eta Eskoriatzak %11tik gorako langabezia tasa dute, ibarreko altuena

Langabeziak gorako bidean jarraitzen du urtarrilean ere.  3.287 langaberekin bukatu dugu urtarrila, aurreko hilean, abenduan, baino 241  gehiagorekin, hain justu ere, Lanbidek emandako datuen arabera.  

Urtarrileko datuak:

  • Antzuola: 92 (%10,11)
  • Aretxabaleta: 301 (%9,33)
  • Arrasate: 1.368 (%11,82)
  • Bergara: 791 (%11,02)
  • Elgeta: 46 (%9,35)
  • Eskoriatza: 239 (%11,50)
  • Leintz Gatzaga: 9 (%6,11)
  • Oñati: 441 (%8,16)
  • GUZTIRA: 3.287 ( %10,61)

Langabezia tasa handiena duen herria Arrasate da. 1.368 langaberekin %11,82ko tasa du. Harekin batera, Eskoriatzak eta Bergarak gainditzen dute %11ko tasa. Ohi bezala, tasarik baxuena Leintz Gatzagan dago, %6,11koa, 9 langaberekin, hain justu ere. Aurreko hilabetearekin alderatuta, Antzuolan 7 langabe gehiago daude; Aretxabaletan, 21; Arrasaten, 52; Bergaran, 34; Elgetan, 3; Eskoriatzan, 20; eta Leintz Gatzagan, 1.

Joera orokorra

Langabeziaren gorakada orokorra izan da. Gipuzkoako datuei erreparatuz gero, abenduan baino 2.857 langabe gehiagorekin bukatu da urtarrila. Hori horrela, Gipuzkoako langabeen kopurua 43.987 da. Duela urtebeteko datuekin alderatuz gero, 2.515 langabe gehiago daude orain Gipuzkoan.
Lanbidek emandako datuen arabera, EAEn 155.867 langabe daude une honetan, duela urtebete baino 12.749 langabe gehiago.
Bizkaiari dagokionez, 87.663 langabe ditu. Horietatik, 5.767 dira urtarrilekoak. Arabari dagokionez, 24.217 langabe ditu, azkeneko hilabetean 1.849 langabe gehiago gehitu zaizkiolako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak