Azken ordu hauetan, bereziki Leintz aldean, elurra bota eta bota diharduenez, arazoak dira errepidean. Arrasatetik Aramaiora bitartean, esaterako, ibilgailuak gero eta polikiago doaz, ilarak sortu dira, kateak behar dituzte arazo barik gidatzeko eta auto eta kamioi banak, esaterako, arazoak izan dituzte. Kurtzeta kamioiendako itxita dago. Halaxe berri eman digu Txomin Madinak, lekutik bertatik. Bestalde, Leintz gatzaga erabat itxita dago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.