Hasi dira lehen istripu txikiak errepidean

Maider Arregi 2012ko otsailaren 2a

Bi istripu txiki gertatu berri dira gure ibarrean. Batetik Elgetatik Bergarara bidean txapa istripua izan da auto eta kamioi baten artean eta horrek arazoak eragin ditu errepidean. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, elurra kentzeko makina eskatu dute bidea garbitzeko, baina anbulantziarik ez, beraz, ez da zauriturik gertatu. Bigarren istripua Bedoñatik Arrasatera bidean gertatu da. Kasu horretan ere txapa istripua gertatu da. Ertzaintzak oraintsu bidali ditu patrullak bertara. Hala, ere, errepidea nahiko garbi ikusi dugu lehen orduan. Jarraian Oñatitik Arrasaterako errepidean ikusitakoa iruditan goizeko lehen orduan:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak