Azpiegitura handien kontrako zapatuko protestarako deia egin dute bailaran

Julen Iriondo 2012ko urtarrilaren 31

Bailarako zenbait taldek bat egin dute azpiegitura handien kontra zapatuan Donostian egingo den manifestazioarekin. Manifestazioaren deitzaileen artean daude Jaizkibelgo superportuaren, errausketaren eta Abiadura Handiko Trenaren kontrako Gipuzkoako hainbat eragile eta baita EHNE sindikatua ere, eta protestarekin bat egin dute herrialde mailan beste hainbat talde, sindikatu eta alderdik.

Bailarako herritarrei manifestaziorako deia egiteko agerraldian izan dira, adibidez, LAB, Oñati Zero Zabor, Aramaioko AHT gelditu! Elkarlana eta Baserritarren Mugimenduko ordezkariak.

Bizi dugun krisi eta murrizketa egoeran, “inorendako ez diren proiektu” horien gaineko eztabaida berriro jendartean dagoela adierazi dute; gelditu eta herritarrak informatuta, etorkizunerako ereduaren gainean eztabaidatzeko unea dela.

Manifestazioa zapatuan izango da, otsailak 4, 17:30ean Donostiako Boulevardetik abiatuta. Bergara, Oñati eta Arrasatetik autobusa aterako da Donostiara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak