Sindikatuekin hitz egingo du Adegik, metalean ados ipintzeko

Leire Kortabarria 2012ko otsailaren 1a

Metalaren lan-hitzarmenaren mahai negoziatzailea bosgarren aldiz batzartu eta gero, agerian ipini da berriz ere langileen ordezkarien eta enpresen jarrerak oso urruti daudela elkarrengandik. Hala, Adegik jakinarazi du sindikatuekin kontaktu-erronda egingo duela, "metalaren hitzarmena salbatzeko".

Adegik esan duenez, negoziazio-mahaian lan-ordezkarien plataforma asko daude, "eta ekonomian bizi dugunaren gizarte-pertzepzioaz zeharo urrunduta daude". Horrez gain, sindikatu "batek ere ez" dio bere hasierako jarrerari uko egin edo zertxobait aldatu, Adegik aurpegiratzen dienez.

Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak berretsi egiten du Gipuzkoaren metalaren hitzarmenaren aldeko bere apustua, horrekin "marko egonkorra" lortzeko. "Baina enpresa guztiendako markoa izan behar bada, enpresek dituzten benetako premietara moldatu behar da. Eta metalaren enpresa gehienak oso egoera latzean daude".

Adegiren iritziz, Gipuzkoako metaleko langileek "Estatuko hitzarmen onena dute, askogatik, soldatan eta lan-jardueran. Soldatak izoztuta eta lan-kostuei eutsita ere, Estatuko onena izaten jarraituko luke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak