Euskaltel-Euskadi taldeak domekan egin zuen Gasteizen denboraldi hasierako ekitaldia. Aurten Arantzazuko Amabirjinari lore eskaintza egin beharrean Gasteizko Andre Mari Zuria aukeratu dute, eta Lakuako hotelean egin zuten ekitaldia. Iazko denboraldi biribila –hiru itzuli handietan lortu zituzten garaipenak– ontzeko egingo dute lan, eta helburu horretarako lanean izango da, aurten ere, Iban Velasco arrasatearra. Ekitaldian 2011n grabatutako irudiekin egindako bideo hau erakutsi zuten, lasterketak barrutik erakusten dituena. Gozatu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.