Donostiako Nazioarteko Krosaren barruan jokatu zen Euskadiko Txapelketa eta Aritz Kortabarria bergararrak eta Ritxar Fernandez oñatiarrak ere lan txukuna egin zuten. Kortabarria 76.a izan zen helmugan, 48:05 denborarekin, eta Fernandez 84.a (48:53). Kortabarria pozik zegoen egindako lasterketarekin; lehen aldiz jardun du kros denboraldian eta uste baino hobeto moldatu da. Sopelako Munarri taldean dihardu bergararra. Triatloi denboraldia gertatzeari ekingo dio laster.
Garai bateko kros probetan bezala, lokatza izan zen protagonista nagusietako bat eta horrek are gehiago zaildu zuen lasterketa. Euria egin zuen eta 5 gradutik beherako tenperatura izan zuten korrikalariek.
Gizonezkoetan, Mike Kigen keniarra (38:08) nagusitu zen Lasarten atzo, Kiputo Conselus (38:33) eta Kiprono Menjo (38:37) herrikideen aurretik. Atzo berriro erakutsi zuten bezala, afrikarrek ez dute areriorik gaur.
Emakumezkoen artean, Eritreako Nazareth Weldu izan zen irabazlea (27:18) eta haren atzetik Milcah Chemos (27:28) keniarra eta Tirhas Gebre (27:44) etiopiarra saikatu ziren.
4.000 ikusle inguru bildu ziren Lasarten. Donostiako Nazioarteko Krosaren 57. ekitaldia zen atzokoa.