AHTren aurkako ekintzak astean barrena

Leire Kortabarria 2012ko urtarrilaren 30a

Abiadura Handiko Trenaren inguruko ekintzak deitu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak. Lehenengo ekintza atzo, domeka, izan zen: Antzuolako obretara martxa egin zuten. "Bidea nahiko lokaztuta dago, baina merezi izan du joatea; izan ere, inpaktantea da aipatu zuten ibilalñdira batutako langunek".

Bestalde, atzoko horretaz gain, beste honako ekintzak iragartzen dituzte:

  • Astelehenean: Gipuzkoan azpiegitura handiak geraraztearen aldeko mozioa aurkeztuko dute Bergarako Udalean, 19:00etan. Mozio hori norbanako baten izenean aurkeztu zuten Arrasateko osoko bilkuran, joan den eguenean, eta Gipuzkoa osoko udaletan aurkezten dabiltza.
  • Martitzenean: Gipuzkoa desberdin baten alde, eredua aldatu: azpiegitura-lan handiak gelditu! izeneko prentsaurrekoa, Kulturaten, 18:30ean, eta mahai-ingurua segidan: Udalatxen erraietatik, ezta harri gramo bat gehiago ere!
  • Zapatuan: Azpiegitura-lan handien aurkako kale-agerraldia Donostian, Boulevarden hasita (17:30). 

"Bakarrik %15 dago eginda"

Mila Elortza AHT Gelditu Elkarlanekoak esan duenez, "bakarrik %15 dago eginda, eta orain aukera ona da AHT gerarazteko".

Beste hauxe ere esan digu: "Gero eta presio politiko handiagoa dago azpiegitura guztiak bukatzeko eta martxan jartzeko. Eta bereziki krisi garai honetan, beste leku batzuetan ikusi da azpiegitura handiak dirua botatzea dela, dena geldi dagoelako, mantenimendua garestia delako eta jendeak ez dituelako erabiltzen. AHTk ez du inongo errentagarritasunik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak