Manex Agirre: "Pribilegioa da saioan parte hartzea, ni oso gustura nago"

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urt. 27a, 10:40

Bihar, zapatua, Bertso Eguna ospatuko dute Donostian. Goizean hainbat saio egingo dituzte, alde zaharrean, eta arratsaldean ekitaldi nagusia izango da: Kursaaleko areto nagusian egingo dute saioa 25 bertsolarik; tartean, Manex Agirre aramaioarrak.

Zein izango da zure lana ekitaldi nagusian?
Ez dakigu oso ondo. Aurten Bertsozale Elkarteak 25 urte egiten ditu eta saio guztia horren inguruan izango da. Seietako saioan 25 bertsolarik parte hartuko dugu, zenbaki borobila errespetatzearren.

Lehenengo aldiz hartuko duzu parte Bertso Egunean?
Pare bat bider izan naiz. Ariketa ezberdinak egiten dira egunean zehar: goizean, adibidez, kalean egiten den bertso-poteo estilokoan parte hartu izan dut, eta baita afalostean ere. Ekitaldi nagusian inoiz ez dut kantatu.

Zer da bertsolari batendako horrelako ekitaldi batean parte hartzea?
Euskal Herriko bertsolaritza panoraman bilgune garrantzitsuenetakoa da, eta, horregatik, pribilegioa da aukera hori edukitzea. Ni oso gustura nago eman didaten aukerarekin.

Zer esan gura du Bertsozale Elkarteak 25 urte betetzeak?
Elkartea eta bertsolaritza paraleloan doaz, elkarlotuta. Bata aldatzen den heinean bestea ere aldatu egiten da. Aldaketaz aldaketa indartu egin da eta esango nuke gaur egun euskal kulturgintzaren barruan kultura adierazpide batek duen adibide garbiena dela.

Asko aldatu da bertsolaritza 25 urte hauetan?
Bertsotan egiteko modua asko aldatu da. Orain dela 25 urte aukera gutxiago zeuden. Euskarak aurrera egin du eta horren adierazgarri da bertsolaritzak egin duen bide hori ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak