Langabe eta langileendako ikastaroak daude Miguel Altunan eta MUn

Leire Kortabarria 2012ko urtarrilaren 25a

Industria eta enpresa arloetako bina ikastarotan izena emateko aukera dute langile zein langabeek. Diruz lagundutako ikastaroak dira.

Batetik, Hobetuz programaren bidez %100ean diruz lagundutako bi ikastarotan izena eman daiteke, Bergarako Miguel Altuna institutuan; bestetik, Mondragon Unibertsitateak bi ikastaro antolatu ditu, langabeendako %20ean diruz lagunduta.

Miguel Altuna Institutuak jakinarazi du bi ikastarotan oraindik jende gehiagorendako lekua dagoela:

  • Urradura, elektro higadura eta prozedura berezien bidezko piezen fabrikaziorako CNCn programen sortzea (Sarpen bidez/ Hari bidez). Urtarrilak 30-martxoak 29; astelehenetik eguenera, 18:00-20:30.
  • Fabrikazio mekanikoko produktuaren dokumentu kudeaketa (Solid Works. Multzoak). Otsailak 6-martxoak 1. Astelehenetik eguenera, 18:00-20:30.

Informazio gehiagorako edo izena emateko, deitu 943 76 70 49 telefonora edo bidali mezua ikastaroak@imaltuna.com helbidera.

Bestalde, MU Plus-en bidez, bi ikastaro deitu dira. Langabeendako %20an diruz lagunduta daude, eta langileek ere bonifikazioak dituzte.

  • Enpresa-kudeaketa ikastaro aurreratua. Zuzendariendako trebetasunak –bisio estrategikoa, lidergoa eta enpresaren arloen ikuspuntu globala, esaterako- garatzen lagunduko du. Urtarrilaren 31n hasiko da eta Oñatiko Enpresagintza Fakultatean izango da. Informazioa: www.mondragon.edu/muplus/cage
  • Finantza ikastaro aurreratua. Finantza arduradunek plan estrategikoak bisio global batetik egin behar dituzte, eta erabaki zuzenak ahalbidetu. Horretarako formakuntza ematen du ikastaroak. Urtarrilaren 30ean hasiko da, Oñatiko Enpresagintza Fakultatean. Informazioa: www.mondragon.edu/muplus/caf

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak