Arrasate eta Elgeta jarriko dira dantzan oraingoan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 25a

Apurka-apurka ibarreko herri guztietara zabaltzen ari da Herrixa dantzan ekimena. Oraingo asteburuan, esaterako, beste saio bana izango dira Arrasaten eta Elgetan. Ohi bezala, sarrera doan eta parte-hartzea librea izango da eta Patxi Monteroren gidaritzapean.

 

Arrasaten:

  • Urtarrilaren 27a, egubakoitza.
  • Ordutegia: 20:00-21:30
  • Non: Garaia taberna-jatetxean (Garaia Berrikuntza Gunean).
  • Antolatzailea: Portaloi elkartea.
  • Laguntzailea: Arrasateko Udala.
  • Taberna zabalik / Aparkalekua / Herriko busa bertan geratzen da (bidaiak ordu erdiro).

Elgetan:

  • Urtarrilaren 29a, domeka.
  • Ordutegia: 19:00-20:30.
  • Non: Espaloia kafe antzokian.
  • Antolatzailea: Espaloia kafe antzokia.
  • Taberna zabalik.

Dantzan elkarrekin gozatu

Gidatutako dantzaldi irekia da Herrixa Dantzan, Euskal Herriko eta oro har Europa osoko dantza tradizional ludikoekin osatutakoa (sokan, borobilean, bikoteka..., denetarik). Helburua da adin ezberdinetako herritarrak dantzan elkarrekin gozatzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak