Infantil eta kadete mailako taldeek kopa txapelketa jokatuko dute. Mutiletan, kadete eta gazte mailako taldeek, lehen fase txukun baten ostean kopa jokatuko dute, eta bertan ezarriko dute daukaten ilusio dena. Areto futbolari dagokionez infantil eta kadete taldeak aurtengo denboraldian primeran dabiltza, infantilak 2. postuan doaz eta kadeteak laugarren postuan.
Saskibaloian, kopa jokatuko dute; lehenengo fasean eginiko emaitzak hobetzeko asmoz. Amaitzeko, Arizmendiko igerilariek Kutxa txapeleketan parte hartuko dute, 23 igerilarik, hain zuzen ere. Txapelketa Legazpin izango da, larunbatean 16:00etan.