Ander Gartzia, Natra-Oñatira

Txomin Madina Milikua 2012ko urtarrilaren 23a

Bergararra dagoeneko Oñatiko taldearekin ari da entrenatzen; fitxa egiteko tramiateak amaitzean egingo du debuta.

Aurten EBA mailan jokatzen ari den Natra-Oñati saskibaloi taldea ez dago bere unerik onenean, besteak beste, asteburuan Valladoliden aurka 105 eta 69 galdu ostean. Bada, taldea indartu guran, jokalari berri bat izango dute aurrerantzean: Ander Gartzia bergararra.

23 urte dituen eta metro bat eta 92 zentimetro dituen Gartziak esperientzia zabala du goi mailako txapelketetan, besteak beste ACB mailako Baskonia taldeko kide izandakoa da-eta.

Aurtengo denboraldian talde barik egon da bergararra, eta bi hilabetez, Zilarrezko LEB mailan jokatzen duen Araberri taldean ibili da min hartutako jokalariak ordezkatzen.

Fitxaren zain

Ander Gartzia dagoeneko hasi da Oñatiko taldearekin entrenatzen; oraindik ikusi egin beharko da baina noiz egingo duen debuta. Izan ere oñatiarrak hartuemanetan dabiltza federazioarekin, fitxa egin ahal izateko tramiteak zehazteko.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak