Aloñak irabazi eta Bergarak galdu

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 22a

Oñatiarrek sailkapeneko azkenaren, Rotetaren kontra hasi dute bigarren itzulia eta 3-0 irabazi dute. Mahoneroek aldiz, hirugarren sailkatu Tolosaren zelaian jokatu dute eta 4-0 galdu dute.

Ohorezko Erregionalal bigarren itzulia hasi du aste bukaeran. Aloñak Azkoagainen jokatu du Rotetaren bisita jaso du. Lehen zatian bi gol egindako (Roberto Idigoras eta Unai Bikuña) erabakita utzi dute lehia. Hirugarren gola Axier Ugartek egin du.

Bergarak, Tolosan

Neka Galanen taldeak ez zuen aukerarik izan Tolosaren zelaian. Sailkapeneko talde indartsuenetarikoa da Tolosa, eta zapatuan erakutsi zuen. Atzeko lerroan sendo, eta erasoan jokalari finak ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak