Gero eta zailagoa da gaur eguerdian Angiozarko Parteitti auzoan izan dena bezalako giroa topatzea: giro auzotarra, jatorra eta benetan euskalduna. Bertara gerturatutako guztiak gainera eskuzabalik hartzen dituzte auzotarren, txorizo egosi apur bat, salda beroa eta txakolinarekin.
12:00etan meza egin dute eta nagusienak ermitan zeuden bitartean gazteagoak kanpoan zain ziren meza amaitu eta hamaiketakoari ekiteko. Itxaroteak merezi izan du, sekulakoa izan da-eta hamaiketakoa, Parteittiko auzotarrak fin ibili dira zerbitzari lanetan, eta txorizo, salda eta txakolinik ez zaio falta izan inori.