Gipuzkoan, langabezia tasa %8koa da, Eustaten datuen arabera, aurreko hiruhilekoan baino 1.800 langabe gehiagorekin. Bizkaian handitu da gehien, eta %14,2koa da orain (3.300 langabe gehiago); Araban, berriz, %7,3koa (400 langabe gehiago).
Urteko datuei dagokienez, 2010eko laugarren hiruhiletik hona 1,2 puntu handitu da langabezia tasa EAEn: %10etik %11,2ra. Hala, 2011 urtean zehar 12.700 lagun geratu dira lanik gabe.
Bestalde, 2011n EAEko 37.700 etxetan (etxe guztien % 4,4n, hain zuzen ere) kide aktibo guztiak langabezian zeuden; aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gehiagotan.