Atzo Aretxabaletako Arizmendi ikastolako Basabeazpiko bi, hiru, lau eta bost urteko umeek eta Almeneko lehenengo eta bigarren mailako neska-mutikoek eragin zieten makilei, baina gaur beste hainbat herritako haurrek ospatuko dute San Sebastian eguna eskoletan. Hemen, iragarritakoa:
Bergara
San Martin Agirre ikastetxeko Haur hezkuntzako ikasleek, 16:00etan joko dute jolastokian.
Mariaren Lagundiakoek, hainbat hitzordu ezarri dituzte:
- 1-2 urteko umeak: Haurtzaindegiko jolastokian goizeko 10:30ean.
- 2 urteko umeak: Beheko gimnasioan 12:15ean.
- Haur Hezkuntzako umeak; 3, 4 eta 5 urtekoek: 16:10ak inguru kanpoko patioan, eguraldiaren arabera. 16:20etan Haur Hezkuntzako estalitako patioan gurasoentzat.
Aranzadi ikastolakoak 16:40ean. Eguraldi ona izanez gero, jolastokian eta, bestela, bigarren solairuko pasilloan.
Aretxabaleta
Pausoka haur eskola: 10:30ean, eskolako patioan.
Kurtzebarri eskola: 15:45ean, eguraldi onarekin herriko plazan eta txarrarekin Iturrigorri frontoian.
Eskoriatza
Luis Ezeiza ikastetxeko umeek San Sebastian eguneko danborrada egingo dute eskolako jolastokian, 15:30ean (eguraldi txarra egiten badu pilotalekuan egingo dute). Ondoren, txokolate jana izango dute. Aurreko urteotan, 200 umetik gora irten dira.
Elgeta
Eguerdi partean elkartuko dira Elgetako parrokian Uberako eta Elgetako kofradiako kideak; 25 bat lagun inguru. Elkarrekin entzungo dute meza, eta sakristian urteko kontuak kitatu ostean elkarrekin bazkalduko dute. XV. mendetik datorren kofradia da.
Elizpean Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eta 6. mailako neska-mutikoak izango dituzte zain. Danborrak zintzilik San Sebastian martxa eta Realaren ereserkia eskainiko dizkiete mezetara sartu aurretik.
Arratsaldean, gurasoendako joko dute danborra. 15:30ean eskolako jolastokian izango da. Eskolako ateak zabalik egongo dira.