Bidegiren esanetan, "hilean gutxienez sei bidaia eginda, 1-8 bidaien artean % 25eko beherapena izango dute; 9-20 bidaien artean % 55; eta 21. bidaiatik aurrera % 75. Horrez gain, bestelako deskontuak ere badaude Zarautz eta Irun arteko ordainlekuetan".
Bestetik, VIA-T gailua nola lortu azaltzen du esku-orriak, eta baita hura zelan erabili ere.
Tarifa guztiak ere ageri dira diptikoan, erabiltzaileek leku batetik bestera joaterakoan zenbait ordaindu behar duten jakiteko.
70.000 diptiko kaleratu dira eta ordainsari guztietan daude.