Arrasateko Txondorra erretegian, Amnistiaren bidean ospatuko dute, Arrasateko preso izandakoen eskutik. Ekitaldian izango dira Igone eta Kopi txalapartariak, Joli eta Gomix dantzariak, eta Xabier Silveira eta Fredi Paya bertsolariak.

'A las nueve en el Faisan'
Xabier Silveirak, gainera, A las nueve en el Faisan liburua aurkeztuko du jendartean. Musika, bertso eta jan-edanen artean, liburua erosteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.
Ohiko menua
Jan-edateko, bestalde, sagardotegietako ohiko menua: bakailao tortilla, saiheski errea, etxean egindako kroketak eta sagardoa, nahi beste. Arrasaten bertan egindako sagardo naturala.
Txondorra erretegiak mondragoetar guztiei gonbita luzatu die ospakizunetan parte har dezaten.
Arabako sagardoa
Aramaioko Iturrieta sagardotegian ere 19:30ean irekiko dituzte kupelak eta txotx denboraldiari hasiera emango diote lagunen artean.
Bestalde, arabarrek, bihar, egubakoitza, emango diote, ofizialki, hasiera Txotx denboraldiari. Askartzako Trebiñu Sagardotegian izango da, esan bezala, urtarrilaren 20an. Arabako sagardoa aukera izango da. Betagarri musika taldeko kideak izango dute lehenengo Txotxa zabaltzeko ohorea. Musikarekin eta bertsolariekin batera emango diote hasiera garaiari.