Ziragarria benetan Maria Izaga aramaioarraren interpretazioa Adele artista britainiarraren Someone like you abestia kantatzen. Arrasateko Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kidea da Maria Izaga, 17 urte ditu, eta Gabonetan Arrasateko institutuan egindako ekitaldian grabatutakoa da bideo hau. Adele izan zen, iaz, munduan disko gehien saldu zituen artista. Bere abesti arrakastatsu eta ezagunenetakoa da Someone like you. Maria Izagaren bertsioa, ederra, benetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.