Prestaketan murgilduta dago Huhezinemako lan taldea, eta datozen hilabeteetan izango da lehiaketaren berri. Bitartean, lehiaketa ofizialean parte hartzeko oinarriak eskura daude Huhezinemaren webgunean. Martxoaren 23a da film laburrak bidaltzeko azken eguna.
Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa, MUrekin batera, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa kooperatibak bultzatu dute.
Bi lehiaketen artean 6.000 euro baino gehiago banatuko dituzte saritan.
Euspot: hiru sari
Hiru sari banatuko dituzte Euspot lehiaketan:
- Lanik onena: 1.800 euro.
- MUko ikasleen lanik onena: 800 euro.
- Publikoaren saria: 500 euro.
Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 8an egingo da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Kategoria bakoitzeko finalisten lanak erakutsiko dira eta momentuan banatuko dira sariak.
Era berean, zuzeneko musika eta monologo bat izango dira, besteak beste.
Huhezinemaren ekitaldi nagusiak, berriz, egingo dira maiatzaren 9an, Eskoriatzan eta maiatzaren 10ean ekitaldi nagusia Arkupen, Aretxabaletan.
Euspot lehiaketako oinarriak
- Egileen adina: 18 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du euskarazko spot lehiaketan.
- Hizkuntza: Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira, baina munduko beste edozein hizkuntza erabili ahal izango da iragarkiaren bitartez igorri nahi den mezua helarazteko. Hedapenari dagokionez, ez da eremu geografikorik mugatuko. Helburua da hizkuntza ohitura egokiak sustatzea. Lanaren jatorria euskara izan beharko da, eta nahiz eta iragarkiaren garapena hizkuntza horretan egin ez, azken mezua edo mezu nagusia, ideia zentrala, euskaraz jaso beharko du.
- Sustatzailea: Aretxabaletako Udaleko Euskara Departamentua da lehiaketaren sustatzaile nagusia. Arteman komunikazioa eta MUko komunikazio fakultateak osatzen dute antolakuntza batzordea.
- Mezua: lehenengo edizioan iragarkiek erakutsi edo promozionatu beharko duten mezu nagusia honako hau izango da. Merkataritza eta ostalaritzan erabilera da balioa.
- Lanaren ezaugarriak: edozein formatutan grabatu ahal izango da. Post-produkzioa ere nahi den programarekin egin ahal izango da. Beti ere hobetsi egingo dira HD formatuan grabatutako eta muntatutako lanak.
- Iraupena: 30-40 segundoko iragarkia.
- Ekoizpen data: urtarrilaren 11tik (aurkezpen eguna) apirilaren 11ra. Maiatzaren 8an egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.
- Ekoizpenaren euskarria: Avi edo Quicktime formatuetan. Youtubera igo beharko dira lan guztiak eta bertan publikoak bere proposamena egiteko aukera izango du, Euspoten webgunean.
- Bidali beharrekoa: Webgunean bete beharko dute formularioa parte hartzaileek eta euren lana youtubera igo beharko dute.
- Spotak jasotzeko epea: apirilaren 11 baino lehen jaso beharko dira spotak.
- Sariak: Hiru sari banatuko dira. Spot onena (1.800 euro), MUko ikasleen onena (800 euro) eta publikoaren saria (500 euro). Epaimahaiak horrela erabakiz gero, sariak desertu geratuko dira.
- Epai-mahaia: Arloko profesionalek, MUko irakasleek, Aretxabaletako udal ordezkariek eta hedabideetako profesionalek osatuko dute epai-mahaia.
- Musika eskubideak: Lizentzia libreko musika erabili ahal izango dute parte hartzaileek. Era berean, ELKAR / BOZA edizioguneak utzitako musika ere erabili ahal izango dute. Irudi eskubideen erantzukizuna egileena izango da.
- Jasotako lanak: Lehiaketaren xedea da lanei ahalik eta hedapen zabalena ematea. Erabilera komertziala ere izan ahalko dute. Creative Commons lizentziapean sortutako lanak izango dira guztiak.